XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Etxera joateko edo atsegin zukeen leku batean itxaroteko aukera eman zitzaion Katharina Blumi, baina etxera joateri uko egin zion, berak esan zuenez etxekoa betirako hondatu zioten, nahiago zukeen gela batean itxarotea Woltersheimen itaunketa bukatu arte, harekin etxera joateko.

Une honetan atera zituen boltsikotik EGUNKARIAren bi aleak, eta galdetu ea Estatuak horrela esan zuen berak ezer egin zezakeen zikinkeria honen kontra bera babesteko eta bere ohore galdua leheneratzeko.

Kontu hartzen zuela bere itaunketa beharrezkoa zela, nahiz bizitzako azken xehetasunetaraino joate hori ulertu ez, baina ulertezina egiten zitzaiola inondik ere nola itaunketako xehetasun batzuk jaunen bisitena, adibidez EGUNKARIraino heldu ziren, areago azalpen gezurrezko eta asmatu horiek.

Hemen Hach fiskalak ekin zion eta esan, Gô*ttenen kasuak jendartean sortutako jakinmina zela-eta, prentsa azalpen bat egin behar izan zuela; prentsaurrekorik ez zela egin oraindik, baina ikusirik Gô*ttenen ihesiak sortu zuen larria eta antsia eta honetan Katharina bera izan zen laguntzaile, ez zegoen hura saihesterik.

Bestalde, Gô*ttenen ezagun izanik, bera eguneko pertsonaia bilakatu zela eta jendearen jakinmin zilegiak jakin egin nahi zuela.

Informazioan aurki zitezkeen xehetasun mingarri eta agian gezurrezkoen aurka, tribunaletara jo zezakeela eta inolaz azterketa zeraman poliziaren baitan filtrazio-gunerik azalduko balitz, seguru egon zitekeela, ezezagunen kontrako salaketa sar zezakeela eta eskubideko zuena lortuko zuela.

Ez zioten zaintzaile berezirik jarri; polizia laguntzaile gazte bat bakarrik, Renate Zûndach, armarik gabe, geratu zen bere ondoan, (...).